DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko azoka Musika Eskola kanpokaldean kokatuko da berriz

2024ko urrian hasi ziren Musika Eskolako obrak, eta uztailaren erdialdean amaitzea aurreikusten da

Zapatuko merkatua Musika Eskolara bueltatuko da

DURANGO | Durangoko asteroko azoka Musika Eskolaren kanpokaldeko ohiko lekura itzuliko da larunbat honetatik aurrera, uztailak 5, bederatzi hilabete baino gehiago Euskotrenen kotxetegi zaharretara aldi baterako lekualdatu ondoren, eraikinaren estalkia berritzeko lanen ondorioz.

2024ko urrian hasi ziren Musika Eskolako obrek erritmo onean egin dute aurrera, eta uztailaren erdialdean amaitzea aurreikusten da. Une honetan, beheko solairuko lurzorua aldatzen ari dira, bai eta erreformaren azken erremateak ematen ere. Gainera, eraikinaren inguruko segurtasun hesiak kendu dira, eta, horri esker, azoka jatorrizko kokalekuan birkokatu daiteke.

Lekualdaketa horrekin, azoka Musika Eskolaren kanpoko ohiko lekura itzuliko da, eta espazio berritua eta irisgarriagoa eskainiko die saltzaileei eta astero bertako eskaintza komertzialaz gozatzen duten bizilagunei.

Merkatariek aurretik esleitutako postu berberak bete ahal izango dituzte, lekualdaketa egin aurreko baldintza berberetan.

Durangoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie merkatariei eta bizilagunei erreformak iraun duen bitartean izan duten pazientziagatik eta ulermenagatik, eta obra horrek udal azpiegiturak eta Musika Eskolaren zerbitzua hobetzeko duen garrantzia nabarmendu du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top