Hodeiak gutxituz joango dira eta zerua hodei gutxirekin geratuko da

EGURALDIA | Ostegunean, tenperatura maximoek behera egingo dute berriro, eta kostaldeko 22 edo 23 ºC-ren eta barnealdeko 25 edo 26 ºC-ren artean kokatuko dira; Ebro ibarrean, oraindik 30 ºC-ren bueltan egon daitezke. Iparraldeko haizea nagusituko da, eta arratsaldean zakartu egingo da. Behe-hodei ugari lehen orduetan. Erdiko orduetan hodeiak gutxituko dira eta zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko da amaieran.