Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo apur bat igoko dira

EGURALDIA | Asteartearen lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da, batez ere ipar-ekialdean; han oraindik euria egin dezake. Egunak aurrera egin ahala atertu eta argitzera egingo du, arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta giroa eguzkitsua izango da nonahi. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo apur bat igoko dira, bereziki mendebaldean.