DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

TAO sistema Trañaetxoste kale osora zabalduko du Abadiñoko Udalak

Auzoko ostalariekin eta merkatariekin elkarlanean osatu dute proposamena

TAO berria indarrean sartuko da datorren ekainaren 9an

ABADIÑO | Urte eta erdiko lanketaren ostean, azken moldaketa batzuk egin ditu Abadiñoko Udalak Traña-Matienako egoiliarrentzako aparkalekuei dagokienez. Auzoko ostalariekin eta merkatariekin elkarlanean landu dute proba pilotuaren diseinua. Denera, bost bilera egin ditu Abadiñoko Udalak Traña-Matienako ostalariekin eta merkatariekin.

Auzoko komertzioei eta ostalariei bultzada emateko asmoz, egungo TAO sistema Zubibitarte eta Trañaetxoste kaleetara zabalduko dute. Hala, Trañabarreneko eremuaz gainera, TAO sistema jarriko da Zubibitarten eta Trañaetxosten ere, Zubibitarte eta Txinurrisolo artean, hain zuen ere: gehienez, ordubetez aparkatu ahal izango da, doan.

Kolore urdina izango dute eremu horiek. Horrez gainera, gehienez bi orduz aparkatzeko eremu gehigarri bat ere jarriko dute Trañaetxosten, Txinurrisolotik eskoletara bitarte. Hau ere, doakoa izango da, eta kolore berdea izango du.

TAO sistema indarrean ez dagoen orduetan, egoiliarrek bakarrik aparkatu ahal izango dute eremu horietan. Hori dela eta, kolore gorriz ere margotuko dituzte eremu horiek.

Berritasun gisa, TAO makinak bikoiztu egingo dituzte Traña-Matienan. Bi makina egotetik, lau egotera pasako dira. Era berean, makinen software sistema ere hobetuko dute, eta matrikula erregistratu ondoren, ez da autoan papera jarri beharko.

Udaltzaingoak ere erreminta elektroniko berriak izango ditu sistemaren inguruko ahalik eta jarraipen zehatzena egin ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top