DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

66 urteko mendizale bat aurkitu dute Mugarra mendian

Antza denez, erori egin da, Ertzaintzak baieztatu duenez

Mendizalea goizean irten zen mendira
Mendizalea goizean irten zen mendira

DURANGO | Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 66 urteko mendizale baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldean Durangaldeko Mugarra mendian.

Arratsaldeko seiak pasata, pertsona batek SOS Deiak 112 zerbitzura deitu du, senide bat gaur goizean mendira joan eta itzuli ez dela jakinarazteko. Adierazi duenez, bidaltzen zizun bilatzaileak adierazten zuen bi ordu baino gehiago zeramatzala geldirik, eta, gainera, ez zien erantzuten ez deiei ez mezuei.

Berehala, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea bertaratu dira, eta, arratsaldeko zazpiak baino minutu batzuk lehenago, mendizalea Mugarra mendiaren inguruan aurkitu dute. Zoritxarrez, bizitzarekin bateraezinak ziren lesioak zituen, antza, eroriko baten ondorioz.

Hildakoa helikopteroz eraman dute Ertzaintzaren Iurretako egoitzara, eta handik Auzitegiko Patologia Zerbitzura eramango dute autopsia egiteko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top