DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Asteburu nahasia, euria gaur arratsaldean, hobekuntza bihar, eguzkitsuagoa igandean

Iganderako egun lasaiagoa espero da, ostarte zabalekin

Gaur arratsaldean euria egin dezake, bihar eguraldiak hobera egingo du
Gaur arratsaldean euria egin dezake, bihar eguraldiak hobera egingo du

EGURALDIA | Asteburuan eguzkia izango da nagusi, baina euria egingo du, batez ere gaur arratsaldean. Datozen egunak udaberrikoak izango dira, hondartzara edo udal igerilekuetara montem bat gonbidatzeko aukera izango duzu, Elorrio astelehenean irekiko da, gaur Durangon eta bihar Zornotzan. Tenperaturari dagokionez, gaur atzokoen antzekoak izango dira, bihar freskoagoak, baina igandean berriro igoko dira.

Ostiral arratsaldean euria

Eguraldi nahasia ostiralerako. Goizean ostarteak zabalduko dira eta ez du euririk egingo, baina erdiko orduetan hodeiak nagusituko dira berriro eta egunaren bigarren partean tarteka zaparradak botako ditu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du kostaldean eguerdian eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira. Hego partean ipar haizea ez da sartuko arratsalde bukaerara arte eta maximoek bide beretik jarraituko dute edo apur bat igoko dira, batez ere Ebroko Haranean.

Iganderako eguraldi eguzkitsuagoa
Iganderako eguraldi eguzkitsuagoa

Larunbata, ostarteak arratsaldean

Larunbateko lehen partean zerua lainotuta egongo da eta oraindik euri txikia egingo du zenbait puntutan. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Egunaren amaieran zerua hodei gutxirekin egongo da. Kostaldean mendebaldeko haizea ibiliko da, eta barnealdean iparraldekoa nagusituko da, batez ere arratsaldean. Tenperaturak behera egingo du, batez ere barnealdeko maximoak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top