Joan den larunbatetik hornidura elektrikorik gabe daude ekaitzagatik
AMOREBIETA-ETXANO | Joan den larunbatean Amorebieta-Etxano jo zuen ekaitzaren ondoren, Astepe inguruko hainbat etxebizitza argindarrik gabe daude oraindik. Iberdrolak jakinarazi duenez, gertakaria konpontzeko 5 egun behar izan dira, eta, horren ondorioz, Zornotzako Udalak hainbat laguntza-neurri aktibatu ditu kaltetutako bizilagunen ongizatea ziurtatzeko.
Zehazki, behar duten familiei janari zerbitzua eskainiko zaie. Zerbitzu hori eskuratzeko, interesdunek Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekin jarri behar dute harremanetan, honako zenbaki hauen bidez:
Goizean (07:30-15: 00): 94 630 00 02 telefonora deitu
Arratsaldean (15:00-21: 00): 94 630 06 50 telefonora deitu
Gainera, Udalak Larreako kiroldegia jarri du kaltetuek komuneko instalazioak erabiltzeko aukera izan dezaten, 08:00etatik 21:30era.
Amorebieta-Etxanoko Udalak auzokoekin duen konpromisoa berretsi du eta gertakari honen ondorioak arintzeko lanean jarraitzen du, komunitatearen ongizatea bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskura jarriz.