Tenperatura maximoek behera egingo dute berriro eskualdean
EGURALDIA | Asteartean eguraldia goibela eta euritsua izango da eta udazkeneko itxura izango du leku askotan. Tenperaturak behera egingo du berriro eta 18 eta 20 ºC artean kokatuko da. Zerua estalita egongo da egun osoan, eta zaparradak sarriago botako ditu ekialdean. Zaparradekin batera ekaitza ere bota lezake. Haizeak iparraldetik edo ipar-mendebaldetik joko du egun osoan zehar.