DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarrek lokalak etxebizitza bihurtu ahal izateko ordenantza onartu du

 Helburu nagusia herritarrei etxebizitzaren arazoari aurre egiten eta irtenbideak topatzen laguntzea da

EH Bildu, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu da ordenantza

ZALDIBAR | Neurri berriarekin, udalak aukerak eskaini nahi dizkie herritarrei, etxebizitzaren arazoari aurre egiten laguntzeko. Era berean, merkataritzari kalterik ez eragiteko, etxebizitzak araututako zonaldeetan baino ezingo dira egin.

Zaldibarko Udalak ordenantza berria sartu du indarrean, etxebizitza blokeen azpiko lokalak bizitegi bihurtu ahal izateko. Honako hau da arau sortu berriaren helburu nagusia: herritarrei etxebizitzaren arazoari aurre egiten eta irtenbideak topatzen laguntzea. Izan ere, estatistika institutuen azken azterlanen arabera, etxebizitza eskuratzeko zailtasuna eta emantzipaziorako ezintasuna dira herritarren kezka-iturri handienetakoak. Bestalde, aipaturikoez gainera, araudi berriak herriko lokal hutsei irtenbidea ematen lagunduko du, herriko zenbait etxabe hirugarren sektorerako aurreikusita baitaude, baina hirigintza, ekonomia eta gizarte nahiz kultur arloko hainbat faktorerengatik, gaur egun erabilera urria dute, kasu batzuetan, aspaldi samarretik. Arau berriak aho batez egin du aurrera, EH Bilduren, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin.

Eneritz Azpitarte alkateak ordenantza berriaren garrantzia azpimarratu du: “Etxebizitzaren arazoa herritarren kezka-iturri nagusienetakoa dela kontuan hartuta, udalean argi daukagu gure esku dauden tresna guztiak baliatu behar ditugula herritarrei arazoari aurre egiten laguntzeko. Ordenantza honek tresna eta aukera berriak eskainiko dizkie herritarrei, arazoari irtenbide posibleak topatze aldera”.

Araututako zonaldeak

Ordenantzak etxebizitzen beheko solairuetako eta tarteko solairuetako lokalei eragingo die, eta beren-beregi debekatuko du etxebizitzak sotoetan ezartzea. Era berean, debekatuta egongo da etxebizitzak eraikin nagusiaren eranskintzat hartzen diren zatietan atontzea. Gainerakoan, honako hauek dira beheko solairuak eta solairuarteak bizitegi bihurtzeko aukera eskainiko duten zonaldeak: San Andres kalea 16-18, San Andres kalea 20-22, San Andres kalea 24-26-28, San Andres kalea 30-32, Arantzamendi kalea, 13, Arangoiti kalea, 3, Munibe Zeharkalea 2, Abeletxe kalea, 8, Abeletxe kalea 10, Abeletxe kalea 12, Agiñibar kalea 1, Agiñibar kalea 3, Agiñibar kalea 5, Euskal Herria etorbidea 10, Aldatsa kalea 9, Zaldua Elizateko Plaza 4, Zaldua Elizateko Plaza 6, Zaldua Elizateko Plaza 9, Zaldua Elizateko Plaza 10, Elizondo kalea 11, Katikena Zeharkalea 2, San Martin Plaza 2, San Martin plaza 4, Olazar plaza, ES1eko ZR 03.1, ES1eko ZR 03.2, Bilbo etorbidea 7, Bilbo etorbidea 15, Solonagusia kalea 1 eta Kurutzezahar 1.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top