Maiatzean izango dira eta aldez aurretik harremanetan jarri behar da zerbitzuarekin

BERRIZ/ELORRIO | Durangaldeko Mankomunitatearen Zaindu zerbitzuak laguntza ematen die mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenei – pertsona nagusiak, bereziki. Zerbitzuak laguntza psikologikoko tailerrak jarriko ditu martxan Berriz eta Elorrion Laguntza tailerrak maiatzean zehar garatuko dira bai Berriz eta bai Elorrion. Horietan zaintzaileak berak bere burua
zaintzeko estrategiak landuko dira.
Datak eta ordutegiak:
Elorrio
“Senide zaintzaileentzat laguntza tailerra”
astelehenak · 16:00–17:30 maiatzak 4, 11, 18, 25 iturri kultur etxean
Berriz
“Senide zaintzaileentzat laguntza tailerra”
ostegunak · 11:00–12:30 maiatzak 7, 14, 21, 28 nagusien etxea
Zaindu zerbitzuak doako laguntza, arreta eta orientazioa eskaintzen die mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenei abadiñon, atxondon, berrizen, durangon, elorrion, garain, iurretan, izurzan, mañarian, otxandion eta zaldibarren.
Tailerrean parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko, aldez aurretik harremanetan jarri behar da zerbitzuarekin.
zaindu durangaldea
tel.: 946 200 546 / 680 425 764
zaindu@dma.eus


