DOT Durangaldea

Euskara sustatzeko Larrinagatxutik txangoa eta familia sukaldaritza tailerra

Datorren maiatzaren 10ean 10:30ean San Roke plazatik abiatuta 5 kilometroko ibilbidea egingo da Larrinagatxutik

Jarduerak maiatzean izango dira

DURANGO | Udalak familiei zuzendutako hainbat jarduera antolatuko ditu, haurren artean euskararen presentzia indartzeko helburuarekin. Jarduera horiek Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak bultzatutako Eusfera proiektuaren baitan kokatzen dira. Mugimendu hori euskararen erabileraren normalizazioaren alde lan egiten duten elkarte eta taldeek osatzen dute. Ildo horretan, ekimenaren helburua da familiekin elkarlanean aritzea, haurren eguneroko espazioak euskarari lehentasuna emango dioten ingurune bihurtzeko, esperientzia partekatu eta irisgarrien bidez.

Alde batetik, familia txangoa antolatu da Larrinagatxu auzotik, datorren maiatzaren 10ean, 10:30ean, San Roke plazatik abiatuta. 5 kilometroko ibilbide erraza izango da, adin guztietako pertsonentzat egokia eta parte-hartzea errazteko pentsatua. Amaieran, hamaiketakoa eskainiko da. Antolaketa errazteko, aldez aurretik izena eman beharko da HEMEN

Bestalde, familia sukaldaritza tailerra egingo da maiatzaren 12an, 18:00etan, Andra Marin. Jarduera honetan, parte-hartzaileek txokolate pastela eta fruta brotxetak prestatuko dituzte, giro parte-hartzailean. Beharrezko elikagaiak eta tresnak bertan egongo dira eskuragarri. Tailerrak ordubete eta laurden irautea aurreikusten da eta kasu honetan ere nahitaezkoa izango da izena ematea HEMEN 

Era berean, bi jardueretan baliabide espezifikoak jarriko dira euskaraz hitz egiten ez duten helduen parte-hartzea errazteko, eta horrela, ingurune inklusiboa bermatuko da.

Durangoko Udalak familiei dei egiten die jarduera hauetan parte hartu dezaten, euskara eguneroko testuinguruetan sustatzea eta haurren eguneroko bizitzan duen presentzia indartzea dute xede.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top