DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zabalik San Fausto jaietarako txosnak jartzeko eskaera-epea

Eskaera egiteko epea 2025eko apirilaren 30ean amaituko da

Eskaera egiteko epea 2025eko apirilaren 30ean amaituko da

DURANGO | Durangok ireki du 2025eko San Fausto jaien harira txosnak jarri nahi dituzten elkarteek eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira, eta horretarako ziurtagiri digitala beharko da.

Eskaera egiteko epea 2025eko apirilaren 30ean amaituko da. Garrantzitsua da elkarteek kontuan izatea eskaerak eskatutako datu guztiak jaso behar dituela, eta bai fidantza bai kontu zenbakia elkarte eskatzailearen izenean egon behar direla. Horrez gain, bankuko ziurtagiria ere erantsi beharko da eskaerarekin batera.

Behin hasierako eskaera eginda, elkarteek 2025eko irailaren 15era arte izango dute gainerako dokumentazioa aurkezteko epea.

Prozesuarekin lotutako jakinarazpen guztiak egoitza elektronikoaren bidez egingo dira, beraz, posta elektroniko baliozko bat eman beharko da harremanetarako.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo zalantzak argitzeko, elkarteek www.durango.eus udal webgunea kontsulta dezakete.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top