DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zabalik dago Ermuko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa

Lanak entregatzeko epea maiatzaren 7an, asteazkena, amaituko da

Pasadan urteko kartel irabazlea

ERMUA | Ermuko Udaleko Kultura Sailak Santixauetako kartel lehiaketaren edizio berria antolatu du 2025eko herriko jaiak irudikatuko dituen obra aukeratzeko.

Lehiaketa parte hartze librekoa da, eta lehiakide bakoitzak, gehienez, beste kartel-lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diren hiru lan original aurkeztu ahal izango ditu. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar baldintza hori aitortzea.
Aurkeztutako kartelek nahitaez aipatu beharko dituzte, gaiaren aldetik, herriko jaiak, edozein ikuspegitatik dela ere. Era berean, Santiagos 2025 Ermuko Jaiak legenda jaso beharko du.

Lehiaketara aurkeztutako obrek mezu iraingarriak saihestu beharko dituzte, baita deialdiaren xedearekiko desegokiak edo pertsonekiko errespeturik gabeak direnak ere. Antolatzaileek baztertu egingo dituzte epaimahaiaren iritziz adierazpen edo sinbologia matxista edo sexista duten obrak, edo herritarrentzat oro har iraingarriak izan daitezkeenak.

600 euro

Edozein teknika erabil daiteke kartela egiteko. Parte hartu nahi duenak www.mundoarti.com plataforma inskribatu beharko da eta bertara bidali jatorrizko lan orijinala, JPG formatuan eta gehienez 5MB tamainan. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 7an, asteazkena, amaituko da.

Epaimahaiak maiatzaren 16an emango du jakitera bere erabakia, eta irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Kartelak jaietako egitarauaren azala erakutsiko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top