Egun gutxi barru jakingo da zenbat proposamen aurkeztu diren eta esleipendun bat dagoen
DURANGO | Udalak, hirugarren aldiz, Otamotzena auzogunean dagoen taberna alokatzeko eta ustiatzeko lizitazio prozesuaren irekieraren berri eman du. Sektoreko profesionalei zuzendutako deialdi honen helburua da gune horretarako kudeatzaile bat aurkitzea, berriki eraberritua izan dena eta berehala martxan jartzeko erabat hornituta dagoena. Pasa den apirilean burutu zen aurreko lizitazio prozesua eta ez zen interesdunik aurkeztu.
Hau da Udalak urtean zehar egin duen hirugarren deialdia, Otamotzenako Auzoguneak eskatuta, aurreko biak hutsik geratu baitziren.
Emakida-kontratuak, hasiera batean, urtebeteko iraupena izango du, eta urtean behin luzatu ahal izango da, gehienez ere hiru urtez. Esleipenak hilean 600 €-ko gutxieneko kanona izango du, udal azterketa tekniko zehatz baten ondoren ezarritakoa. Interesdunek urtarrilaren 3a bitarte izan dute epea beren proposamenak aurkezteko .