Talde durangarrak maila handia eman du berriz ere gazte borrokalariekin
ARTE MARTZIALAK | Ninjutsu Wadokan Kirol Elkarteak I. Axtrokia Irekian (Ezkoriatza) parte hartu zuen joan den larunbatean. José Luis Salas maisuak zuzenduta, klub durangarraren 29 lehiakidek 17 urre, 17 zilar eta 24 brontze lortu zituzten banakako formetan, banakako armekin, defentsa pertsonalarekin eta Kenpointekin.