DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Uztaila giro goibelarekin dator; bihartik aurrera eguzkia bero handixeagoarekin

Tenperaturak hogei gradu inguruan mantenduko dira astearen erdialdera arte

Eguraldiaren joera aste honetarako GRAFISMOA: Unai García
Eguraldiaren joera aste honetarako GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Uztaila giro goibelarekin eta zirimiri batzuekin dator datorren asteazkenera arte, eguzkiak gora egingo duela dirudien arte. Maximoak, hala ere, ez dira oso beroak izango, eta aste osoan 20 gradutan mantenduko dira.

Astelehena, grisa

Iparraldeko haizea eta giro goibela, goizean zerua lainotuz joango da eta arratsalderako estalita geratuko da; behe-hodei honek zirimiri batzuk utziko ditu eta arratsaldean tarteka zaparrada batzuk botako ditu. Iparraldeko haizeak zertxobait zakartuko dira, bolada gogorragoekin. Tenperaturan aldaketa gutxi izango dira.

Asteartea, zirimiria

Giro grisa eta hezea. Zerua lainotuta mantenduko da eta prezipitazio txiki batzuk izango dira. Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du eta maximoak 20 eta 23 gradu artean geratuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top