DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Umorea, ironia eta populismoen kritika Barsantiren eskutik, Zornotzan eta Durangon

Konpainia bizkaitarra ostegun eta ostiral honetan itzuliko da eskualdera

Antzezlana ostegun honetan taularatuko dute, ostiralean
Antzezlana ostegun honetan taularatuko dute, ostiralean

DURANGO | Barsanti konpainia “LJ 75/ST 75” lanarekin iritsiko da Durangora, Uda Giro programazioaren barruan. Horrela, konpainia hau bere ezaugarri diren markekin itzuliko da: kritika soziala eta kaleko antzerkia ispilu gisa erabiltzea gure erretratu kolektiboak egiteko.
Mama Creako Nuria M. Cresek ekoitzi eta Pako Revultasek zuzendu du lana, eta Juanjo Otero, Aritza Rodríguez, Pako Revueltas eta Asier Fragars dira protagonistak.

Zer dago LJ75 (Lanean Jarraitu 75)/ST 75 (Seguir Trabajando 75) lanaren atzean? Zein dira zure benetako asmoak? Nortzuk dira oraindik inork ikusi ez dituen sustatzaile itzaltsu horiek? Premisa hauekin, Cia. Barsantik “zelatan ditugun populismoen arriskuaz (eta ez diogu inori begiratzen)” hitz egiten duen komedia bat eraiki du.

Ikuskizunak bi bertsio ditu eta euskarazkoa ostegunean Ogenbarrenean, Zornotzan 19:30ean eta ostiralean Durangoko Otamotzena auzoan 20:00etan taularatuko dute. Irailean Elorrion, Galdakaon, Lezon, Aizarnazabalen, Mutiloan eta Getxon arituko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top