DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Umeen Euskal Jaiaren 55. edizioa ospatuko da domekan Durangon

Goizeko 11:30ean kalejira hasiko da eta alardea eguerdiko 13:00etan izango da Ezkurdin

 Umeen Euskal Jaia. Argazkiak: Tronperri y Txoritxu Alai
Umeen Euskal Jaia. Argazkiak: Tronperri y Txoritxu Alai

DURANGO | Datorren igandean urriak 27an Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengo (55) edizioa izango da. Gutxi gorabehera, 260 ume/gazte/ eta beste 30 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11,30etan kalejira hasiko da eta alardea eguerdiko 13:00etan izango da Ezkurdiko plazan (Landako gunean euria bada). Parte hartuko duten taldeen zerrenda hauxe da:

– Tronperri, Durangokoa.

– Txoritxu Alai, Durangokoa.

– Iluntze, Matienakoa.

– Talde Batuak, Abadiñokoa.

– Iremiñe, Berrizkoa.

– San Lorentzo, Berrizkoa.

– Besaide, Elorriokoa.

– Urduri, Otxandiokoa.

– Udabarri, Zornotzakoa.

– Txindurri, Ermuakoa.

– Itzartu, Algortakoa.

– Salleko, Sestaokoa.

Dantzen egitaraua hauxe izango da:

– Neska/mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa,Txotxongilo, Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza.

– Ume txikiak: Txula-alai, Saint-Petrike eta Zapatain dantza.

– Denak: Fandango eta Arin-arina.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top