DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Udako lehen bero bolada Durangaldera iritsiko da igandetik aurrera

Aurreikuspenen arabera, merkurioa 40 graduraino igoko da eskualdean

Hodeiak eta ostarteak zirimiri apur batekin gaur ostirala Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Hodeiak eta ostarteak zirimiri apur batekin gaur ostirala Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Asteburua eguraldi nahasiarekin dator, hodeiek protagonismo handia izango dute eguneko zenbait unetan, eta arratsaldean ostarteak izango dira, ekaitzak jotzeko aukera baztertu gabe. Tenperaturak 25 gradu inguruan jarraituko du.

Ostirala, lainotuta

Ostiralean joera bera mantenduko da. Ipar partean eta Araban egunsenti lainotsua izango dugu berriro, baina orduek aurrera egin ahala hodeiak gutxituko dira eta arratsaldean ostarte zabalak ikusiko ditugu. Gero, ilunabarrean, hodeiak ugarituko dira berriro. Hegoaldean hodei gutxi egongo dira egun osoan, eta eguzkia izango da protagonista. Iparraldeko haizea nagusituko da eta arratsalde-gau partean indarra hartuko du. Tenperaturan ez da ia aldaketarik espero.

Larunbatean eguraldi nahasiagoa eta igandean eguzki gehiago
Larunbatean eguraldi nahasiagoa eta igandean eguzki gehiago

Larunbata, hodeitsu

Larunbatean fronte ez oso aktiboa iristeak euri pixka bat ekarriko du eskualde kantauriarretara, batez ere egunaren bigarren partean. Ipar aldeko zeruak estaltzeaz gain, tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira inguru horretan. Hegoaldean egoera horretatik at egongo dira: eguzkiak argi egingo du eta bero egiten jarraituko du. Iparraldeko haize leuna ibiliko da, Ebroko haranean izan ezik, hego-ekialdekoak izango baitira nagusi, nahiz eta egunaren amaieran lehenengoak gailenduko diren.

40 gradu inguruko tenperaturak espero dira igandetik aurrera
40 gradu inguruko tenperaturak espero dira igandetik aurrera

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top