DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Udaberria agurtzeko bero, ostarte eta ekaitzak izango ditugu bihartik aurrera

Uda ostegunean sartuko da, 22:51etan, zeru hodeitsuekin

Uda ostegunean hasiko da
Uda ostegunean hasiko da

EGURALDIA | Udaberria aste honetan agurtuko da, ostegunean, 22:51etan. Ostarteak eta beroa izango ditugu, baina bihar arratsaldean eta asteazkenean ekaitzak jo dezake. Gaur, astelehena, tenperatura altua izango da, hogeita hamar gradutik gorakoa.

Astelehena, beroa
Astelehenean tenperatura maximoek gora egingo dute berriro; 4-5 ºC altuagoak izango dira eta udako itxura hartuko dute. Goizean eguraldi eguzkitsua egingo du, arratsaldean lainotu egingo da, baina erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira eta ez du prezipitaziorik utziko. Hego haizea ibiliko da, eta kostaldean brisa ibiliko da eguerdian. Arratsaldean haizeak iparraldetik joko du eta egunaren amaieran mendebal/ipar-mendebaldera joan daiteke kostaldean.

Asteartea, ekaiztsua
Ezegonkortasuna handiagoa izango da asteartean, eta litekeena da ekaitzak jotzea, batez ere arratsaldean. Goizean euri gutxiago egingo du, baina zerua ere lainotuta egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Goizean hego-haizea nagusituko da, baina arratsaldean iparraldea nagusituko da eta tenperatura maximoak 2 edo 3 ºC jaitsiko dira. Nolanahi ere, tenperaturak udako itxurari eutsiko dio eta giroa sargoritsua izango da.

Eguraldi beroa eta ekaiztsua asteburura arte
Eguraldi beroa eta ekaiztsua asteburura arte

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top