DOT Durangaldea

Tabiran ‘Kayara. Inka gerraria’ filma proiektatuko da zapatuan

Saioa 20:00etan hasiko da

Saioa 20:00etan hasiko da

DURANGO | Uda Giro Durango 2026ko programazioaren baitan, uztailaren 11n, 20:00etan, aire zabaleko zinema saio berri bat egingo da Tabira parkean. Oraingoan, publikoak ‘Kayara. Iinka gerraria’ animaziozko filmaren proiekzioaz gozatzeko aukera izango du.

Filmak Chasqui mezularien lana maite duen neska gazte inka baten istorioa kontatzen du. Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo horretako kide izatea du amets. Hala ere, bere helburua lortzeko, bere gizarteko genero-arau zorrotzei eta tradizioei aurre egin beharko die, ezarritako itxaropenak gainditu eta bere anbizioa betetzeko bidean aurkituko dituen oztopo ugariei aurre eginez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top