Durangarrek norgehiagoka bikaina jokatu dute eta azken minutuetan behera egin dute Landakon

SASKIBALOIA | Tabirako Baque gizonezkoen taldeak ezin izan zuen Ointxe gipuzkoarra garaitu azken minutuetan erabaki zen partida oso parekatuan (76-81).
Partida abantailarekin hasi zuten (26-20) eta atsedenaldian abantaila mantendu zuten (44-40). Aldageletatik igaro ondoren, talde durangarrak sasoi onean jarraitu zuen (69-60). Hala ere, Ointxek markagailuari buelta eman zion azken laurdenean.
Banakako estatistikei dagokienez, partidako saskiratzaile nagusia Xabi Arroitajauregui izan zen (22 puntu eta 3 errebote), ondoren Markel Aranzabal (17 puntu eta 12 errebote) eta Aitor Calle (15 puntu). Hurrengo jardunaldian, Tabirakok CantBasket 04 kantabriarrari egingo dio bisita larunbatean (17.30ean)