DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Tabira igandean bustiko da esklerosi anizkoitzagatik

Gizartea sentsibilizatzeko eta gaixotasun hori pairatzen duten pertsonei elkartasuna adierazteko ekintza bat da

Jardunaldia datorren igandean izango da
Jardunaldia datorren igandean izango da

DURANGO | Datorren igandean, uztailak 14, urtero bezala, Busti zaitez, esklerosi anizkoitzaren aldeko jardunaldia ospatuko da Tabirako igerilekuetan.

“Busti zaitez -Mójate” kanpaina gizartea sentsibilizatzeko eta Esklerosi Anizkoitza pairatzen duten pertsonekin elkartasuna adierazteko ekintza bat da. Kanpaina honekin bat egiten duten Euskadiko igerileku eta hondartzetan egiten da, eta pertsona guztiek libreki eta doan parte har dezakete. Estatuko beste erkidego batzuetan ere egiten den kanpaina Kataluniako Esklerosi Anizkoitza Fundazioak sustatu zuen 1994. urtean.

Kanpainaren helburuak dira gizartea sentsibilizatzea eta informatzea gazteei eragiten dien gaixotasun sendaezin horrek dituen arazoen inguruan. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Esklerosi Anizkoitza duten pertsonei eskaintzen dizkiegun birgaitze-zerbitzuak finantzatzeko funtsak lortzea, pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak baitira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top