DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Suizidioaren prebentzioan sakonduko du Durangok datorren astean

“Psikologia Kalean”, suizidioa eta ongizate psikologikoa ardatz dituzten hiru hitzaldi

Arantza Maiztegik, Jesica Ruizek eta Maider del Riok aurkeztu dituzte hitzaldiak
Arantza Maiztegik, Jesica Ruizek eta Maider del Riok aurkeztu dituzte hitzaldiak

DURANGO | Maiatzaren 21etik 23ra egingo diren Psikologia Kalean jardunaldiak aurkeztu ditu gaur goizean Durangoko Udalak. Bizkaiko Psikologoen Elkargoarekin lankidetzan antolatu dira, eta psikologia herritarrei hurbiltzea eta osasun mentalaren garrantzia nabarmentzea dute helburu. Horrela, Durangon hiru hitzaldi izango dira, bi gai erabakigarri ardatz hartuta: suizidioa eta ongizate psikologikoa. Hitzaldi horiek psikologiaren arloko profesional ezagunek emango dituzte, eta garrantzi handiko gai horietan duten ezagutza eta esperientzia partekatuko dute, euskaraz eta gaztelaniaz.

Lehenengo hitzaldia euskaraz izango da, maiatzaren 21ean, 18:00etan, Elkartegi eraikinean, Maider del Riok emango duen Suizidioaren prebentzioa nerabean izenburupean. Hurrengo saioa, Hitz egin dezagun bizitzaz eta heriotzaz, suizidioa prebenitzera bideratua, Nora Rubik aurkeztuko du maiatzaren 22an, ordutegi eta leku berean. Hitzaldi sorta maiatzaren 23an amaituko da Gure ongizate psikologikoa mantendu eta hobetzeko ohitura txikiak lanarekin, Pedro Barquín, Jaione Berraondo eta Juanan Tejeroren eskutik, San Agustin kulturgunean, 18:00etan.

Durango eta Amorebietarako aurreikusitako ekitaldiak
Hitzaldiez gain, Durangoko Udalak, Durango Irratiaren laguntzarekin, psikologiako hainbat arlotako profesionalekin elkarrizketak antolatu ditu, maiatzaren 20ko astean emango direnak. “Gure bizilagunen ongizate integrala, osasun mentalean arreta berezia jarriz, garapen pertsonal eta kolektiborako funtsezko zutabea baita. Jardunaldi hauek, suizidioa eta ongizate psikologikoa bezalako gai garrantzitsuei buruz hitz egiteko eta hausnartzeko espazio bat eskaintzeaz gain, aukera paregabea eskaintzen dute hain beharrezkoa den arlo honetako profesionalengana herritarrak hurbiltzeko “, azaldu du Jesica Ruiz alkateordeak.

Udalak psikobonuen garrantzia gogorarazi du; izan ere, 1.973 saldu dira 2.222tik, eta 405 erabili dira. Horrez gain, ziurtatu dute durangar guztiek eskura izango dituztela beren osasun mentala kudeatzeko behar dituzten baliabideak. “Prebentzioa funtsezkoa da eta horri erantzuten dio ekimen honek. Interesa duten pertsona guztiak aktiboki parte hartzera eta jardunaldi hauetan eskainiko diren baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzera gonbidatzen ditut», adierazi dute toki-administraziotik.

2 thoughts on “Suizidioaren prebentzioan sakonduko du Durangok datorren astean”

  1. Hello there, just became alert to your blog through Google,
    and found that it’s truly informative. I am gonna watch out for brussels.
    I’ll be grateful if you continue this in future.
    A lot of people will be benefited from your writing. Cheers!
    Lista escape room

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top