DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Etxabe Leturia anaiak garaile Elorrion ospatutako Aldapegoran

Ibai Cebrian eta Arantxa Atxega izan ziren joan den larunbatean egindako herri lasterketaren irabazleak

Oihana Kortazar izan zen lehena helmugaratzen. ARGAZKIA: Erdella MT
Oihana Kortazar izan zen lehena helmugaratzen. ARGAZKIA: Erdella MT

MENDI LASTERKETA | Joan den larunbatean Aldapegora lasterketaren bigarren edizioa jokatu zen, eta giro bikaina eta parte-hartzaile ugari izan ziren bai proba luzean bai herrikoian.

Etxabe anaiek irabazi zuten lasterketa luzea eta Ibai Cebrianek irabazi zuen proba herrikoia. 26 kilometroko ibilbidea zuen proba luzeari dagokionez, Beñat Etxabe Leturia bergararra izan zen garailea, eta 8 segundoko aldea atera zion anaia Jokini. Lehenengo anaiak 2 ordu, 32 minutu eta 15 segundoan osatu zuen proba, eta bere anaiak, bigarren sailkatuak, 2 ordu, 32 minutu eta 23 segundoan. Emakumezkoetan, Oihana Kortazar izan zen lehena helmuga zeharkatzen 2 ordu, 48 minutu eta 21 segundoko denborarekin; ondoren, María Zorroza eta Maialen Artiacha. Sailkapen orokorrari dagokionez, 111 txirrindularik osatu zuten lasterketa, 16 erretiratu egin ziren, 2 deskalifikatu egin ziren eta 14 ez ziren aurkeztu.

Herri lasterketari dagokionez, Ibai Cebrián eta Arantxa Atxega izan ziren garaile 174 parte-hartzailerekin. Izen emate guztietatik 179 korrikalarik parte hartu zuten, eta 25 ez ziren aurkeztu

2 thoughts on “Etxabe Leturia anaiak garaile Elorrion ospatutako Aldapegoran”

  1. Hello there, just became aware of your blog through Google, and found that it’s really informative.
    I am gonna watch out for brussels. I’ll be grateful if you continue this
    in future. A lot of people will be benefited from your writing.
    Cheers! Escape room

  2. Hey There. I discovered your weblog the usage of msn. This is a really smartly written article.
    I will make sure to bookmark it and come back to learn more
    of your useful info. Thanks for the post. I’ll definitely comeback.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top