DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

San Migeleko udaberri laburrak hodeiak, euria eta freskoa ekarriko ditu bihar

Gaurko 26 graduetatik asteazkeneko 19etara pasatuko da

Durangaldeko eguraldiaren aurreikuspena GRAFISMOA: Unai García
Durangaldeko eguraldiaren aurreikuspena GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Beste urte batzuetan ez bezala, oraingo honetan San Migelen udareak laburra izango da, bi egun iraungo du. Izan ere, asteleheneko eguzkiak hodeiak ekarriko ditu bihartik aurrera, eta euriteak asteazkenean. Gaurko 26 graduetatik asteazken edo osteguneko 19etara pasatuko dira.

Astelehena, eguraldi egonkorra

Astelehenean eguraldi egonkorrarekin jarraituko dugu, itsasertzetik gertu aldaketa txiki batzuekin, eta hodei gehiago ikusiko ditugu. Haizea hegoaldetik hasiko da, ahul, baina goizean edo eguerdi partean iparraldetik finkatuko da, lehenik kostaldean eta geroago gainerako lurraldeetan. Horren ondorioz, tenperatura maximoak jaitsi egingo dira aurreko egunarekin alderatuta, kostaldetik gertu; gainerako lekuetan, berriz, ez dira ia aldatuko, eta baliteke hegoaldean zertxobait igotzea. Giro eguzkitsua, oro har, eta kantauri isurialdean behe-hodeien tarte batzuk.

Asteartea, hodei gehiago

Asteartean, orduak igaro ahala, eguraldia ezegonkortu egingo da. Goizaldean eta goizean hodeiak ugarituz joango dira, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, baina tenperaturak epeldu egingo dira oraindik, hegoaldeko haizea ibiliko baita. Egunaren bigarren partean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta zakartu egingo da, zerua estali egingo da eta euria hasiko du, arratsaldetik aurrera euri gehien egingo duelarik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top