DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Otxandioko Mekoletako jaiak datorren ostiraletik aurrera

21:00etan jaurtiko den txupinazoak emango dio hasiera jaiei

Joselu Anaiak

OTXANDIO | Mekoleta auzoan ospatuko diren San Bernabe jaiak, ekainak 7, 8 eta 11an ospatuko dituzte jaiak.

Ostiralean, 21:00etan jaurtiko den txupinazoak emango dio hasiera jaiei. Ondoren Gazte afaria eta COBRA (informazioa) eta PURAPOSSE-ren kontzertuak (informazioa) izango dituzte.

Nobedade gehienak zapaturako utzi dituzte. Betiko legez, Urduri Dantza Taldeak emango dio hasiera jai giroari, umeek egurrezko jolasekin dibertitzeko aukera izango dute eta ondoren Xabi Aburruzagaren kontzertua izango dute (Mekoleta abestia). 21:00etan Anonyme Popularen Ikus-entzunezko bertsoen zuzenekoa, Igor Elortza eta Rafa Ruedaren eskutik, Joselu Anaiak taldearen dantzaldia baino lehen Euskal Okelako pintxoak dastatzeko aukera izango dute eta ostean guztiok berbenan dantzatzeko ahal izango dute.

Ekainak 11an, San Bernabe eguna ospatuko da eta 9:00etan ibilaldia antolatu da San Bernabe tontorrera. 12:30ean meza eta luntxa egongo dira eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera Briska eta Mus txapelketa

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top