Tenperaturak oraindik ere 30 ºC-tik gorakoak izango dira

EGURALDIA | Ostiralean giro nahiko argia izango dugu. Goizaldean hodeiak ugariagoak izango dira, baina gainerako orduetan ostarteak izango dira nagusi, kostaldean tarteka behe-hodei batzuekin. Eguna ostegunean baino giro freskoagoarekin hasiko dugu; tenperatura maximoak apur bat jaits daitezke, baina oraindik ere 30 ºC-tik gorakoak izango dira, kostaldean izan ezik. Arratsaldean iparraldeko haizea barnealdera hedatuz joango da eta hegoaldeko haizea ordezkatuko du; Nafarroa hegoaldean soilik jarraituko du hego-haizeak.


