Haizeak hegoaldekoa izaten jarraituko du eskualdean

EGURALDIA | Ostegunean eguraldiak antzera jarraituko du. Eguraldia eguzkitsua izango da, hegoaldeko zenbait puntutan izan ezik, horietan behe-lainoak bere horretan jarraituko baitu egunaren zati handi batean. Hotza lehen orduetan eta azken orduetan, erdiko ordu leunak, maximoak 20 gradutik gora. Hego haize ahula.