Zerua oskarbi agertuko da Durangaldean

EGURALDIA | Ostegunean eguneko beroenak nabarmenago igoko dira eta udako balioak neurtuko ditugu. Egunsentian lanbroa ager daiteke zenbait txokotan, baina gainerakoan zerua oskarbi agertuko da. Hegoaldeko haizea biziago ibiliko da, eta tenperatura igoaraziko du, baita kostaldean ere; orokorrean 30 ºC-ak gaindituko dira. Minimoak ere zertxobait igo daitezke.


