Tenperatura maximoak suspertzen hasiko dira eskualdean
EGURALDIA | Osteguneko lehen partean hodeiak ugariak izango dira oraindik, baina ostarteak gero eta ugariagoak izango dira. Bigarren partean hodeiak eta ostarteak agertuko dira, barnealdean eguraldi eguzkitsua nagusituz. Goizaldean euri pixka bat egin dezake oraindik; goizetik aurrera euria ipar isurialdera mugatuko da eta noizbehinka egingo du. Iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak barnealdean; maximoak apur bat igoko dira kostaldean.