Ez da gora-behera handirik espero tenperatura maximoetan

EGURALDIA | Ostegunean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira eta zerua estaliko dute momentu askotan. Hodeitza horrek han-hemenka zirimiria edu euri pixka bat utzi badezake ere, leku gehienetan ateri egongo da. Haizea arratsaldean ekialdetik ibiliko da eta ez da gora-behera handirik espero tenperatura maximoetan. Minimoak, berriz, zertxobait igoko dira barnealdean.