Maximoek behera egingo dute eta 16 gradu inguruan geratuko dira
EGURALDIA | Astearte goizaldean zaparrada trumoitsuak botako ditu, bereziki ekialdean. Goizeko lehen orduetan atertu egingo du eta ostarte batzuk irekiko dira, baina eguerdian berriro lainotuko da eta prezipitazioak ere itzuliko dira. Eguneko tenperaturak nabarmen jaitsiko dira; maximoak 15 edo 16 ºC ingurukoak izango dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da kostaldean, eta ipar-mendebaldekoa nagusituko da arratsaldean; barnealdean, haizea aldakor ibiliko da, baina arratsaldean iparraldetik finkatuko da.