DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostarteak eta hego haizea, protagonista beste aste batez Durangaldean

Tenperaturak leun mantenduko dira datozen egunetan, 23/24 gradu inguruan

Udaberriko eguraldia aste honetan Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Udaberriko eguraldia aste honetan Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Eguraldiak oso atsegina izaten jarraituko du datozen egunetan. Aurreko astean bezala, ostarteek eta hego haizeak udaberriko kutsua izaten jarraituko dute, udazkenekoak baino gehiago. Merkurioak oso balio leunak markatzen jarraituko du, 23/24 gradu ingurukoak.

Astelehena, hodei gutxi

Astelehenerako hodei gehiago izango ditugu, batez ere arratsaldetik aurrera. Goizean zerua hodei gutxirekin egongo da, eta udaberriko tenperatura maximoak 24 gradu ingurukoak izango dira.

Asteartea, tarte hodeitsuak

Astearterako hodeiak, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi. Arratsaldetik aurrera hodeiak gutxituko dira. Hego haizea ibiliko da, eta brisa arratsaldean. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top