DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

MTTk geldialdi bat antolatu du igande honetan duatloi herrikoiaren ibilbidea ezagutzeko

Proba datorren larunbatean izango da eta Durangarrak herritarrak animatu nahi ditu parte hartzera

Proba herrikoia datorren larunbatean izango da. ARGAZKIA: MTT
Proba herrikoia datorren larunbatean izango da. ARGAZKIA: MTT

DUATLOIA | Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoaren barruan, Mugarra Triatloi Taldeak Mendi Duatloiaren II. Gainera, egun horretan bertan, haurrentzako duatloia (11:00etan) eta duatloi herrikoia (12:30ean) egingo dira. Irteera eta helmuga ere Tabiran izanik, Durangarrak ibilbidea ezagutzera eman nahi du eta horretarako geldialdi bat antolatu du igande honetan, 12.00etan, Tabiran. «Jendea animatu nahi dugu datorren asteko proba baino lehen ibilbidea ikustera. «Bi lasterketa hauek mundu guztiari zuzenduta daude; ez dago federatuta egon beharrik. Herritarrek kirol hau gozatu eta probatu ahal izatea nahi dugu “, azaldu dute antolatzaileek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top