‘¡Azules! Herri baten oihua’ dokumentala, 10 euroan eros daiteke

DOT KIROLAK | SD Amorebietak salgai jarri du “¡Azules! Herri baten oihua” dokumentalaren DVDa, joan den abenduan estreinatu zena Zornotza Aretoan klubak bere mendeurrena ospatzeko antolatu zituen ekitaldien barruan. Zigor Aiarza eta Ander Garizurieta zornotzarrek zuzenduta eta Pausa Digitalak ekoitzita, ikus-entzunezkoak klubaren ehun urteko historiaren ibilbidea egiten du, 40 pertsona baino gehiagoren testigantzen eta 1925ean zale talde batek landatutako haziak mende batean zehar zornotzarren belaunaldiei fruitua eta aterpea nola eman dien erakusten duten irudi ugariren bitartez. Euskara eta gaztelania nahasten dituen dokumentalak ordubete inguruko iraupena du. DVDa 10 eurotan eros daiteke SDAren dendan, Amorebieta-Etxanoko San Miguel kalean kokatuta.


