DOT Durangaldea

Mallabiak emakumezkoen gomazko paletako elitea hartuko du zapatuan

Jokatuko den jardunaldiak maila goreneko bi norgehiagoka eskainiko ditu, EHko XII. Elite Txapelketaren barruan

Partidak datorren zapatuan izango dira

MALLABIA | Datorren otsailaren 21ean, larunbata, Mallabiako pilotalekua emakumezkoen gomazko paletako goi mailako hitzorduaren eszenatoki izango da, EHko XII. Elite Txapelketaren baitan. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, zaleek maila handiko bi norgehiagoka ikusgai izango dituzte.

Lehen partidan, Zulaika – Diez bikoteak Murillo – Galdos izango ditu aurkari. Lau pilotariek erakutsi dute azken urteotan txapelketako lehian sendo daudela, eta neurketa orekatua eta intentsitate handikoa espero da. Erritmo bizia eta tanto luzeak izango dira ziurrenik norgehiagokaren giltza.

Bigarren partidan, Torres – Eizmendi eta Salanueva – Gorostiaga arituko dira aurrez aurre. Bikote sendo eta osagarriak dira biak ala biak, eta txapelketako puntu garrantzitsuak daude jokoan. Defentsa sendoa eta eraso ausarta uztartzen dituen pilotaz gozatuko dute Mallabiara bertaratzen direnek.

Euskal Herriko Pilota Federazioaren babesarekin antolatutako jardunaldi honek emakumezkoen pilota indartzen jarraitzen du, gero eta ikusgarritasun eta jarraipen handiagoa lortuz. Gainera, ezin izango dutenek zuzenean jarraitu ahal izango dute emanaldia Facebook bidez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top