DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Maier Alberdik Dario Suffardi ordezkatuko du Iurretan, EH Bilduko zinegotzi kargua utzi ostean

«Orain bertako klubak behar nau, zuzendaritza berriarekin batera, bere garaian IKT izan zena berreraikitzeko», aitortu du Suffardik

Maier Alberdi eta Dario Suffardi
Maier Alberdi eta Dario Suffardi

IURRETA | «Denboraldi honetan ekarpen bikaina egin du: lanerako prest egon da beti, eta bere ikuspuntuak taldea aberastu du. Orain, ahalegin handiz, kargua uzteko erabakia hartu behar izan du». Hitz horiekin eskertu du EH Bilduk Dario Suffardik egindako lana. Maier Alberdik ordezkatuko du.

«Bai, noski, oso zaila izan da. Izan ere, ondo pasatzen dut: udalarekin ekitaldiak egiten ditugunean, denon artean elkarlanean… Ondo konpontzen naiz guztiekin. Ezkerretik ibiliko naiz beti, hori da nire ideologia. Orain, hau puntu eta aparte bat da. Etapa bat amaitu dut, nire onena emanez “, azaldu du arratsaldean Suffardik.

EH Bilduk azaldu duenez, Suffard argentinarra da jaiotzez, “iurretarra % 100ean, aurrerantzean ere herriaren alde lan egiten jarraituko du: Iurretako Kirol Taldeko presidenteordea da, eta bere indar guztiak erabiliko ditu kluba berreraikitzeko”. EH Bildutik animo eta zorterik onena opa diogu zeregin honetan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top