DOT Durangaldea

Lorentzo Deunaren jaiak domekan hasiko dira Montorran eta Berrizen

Bi udalerriek hainbat ekitaldi antolatu dituzte abuztuaren 9tik aurrera San Lorenzo eguna ospatzeko

AMOREBIETA/BERRIZ | Lorentzo Deunaren Jaiak ospatuko dituzte hurrengo egunetan eskualdeko hainbat txokotan. Besteak beste, Zornotzako Berna auzoan eta Berrizen jai-giroa izango da nagusi. Hemen duzue prestatu duten egitaraua:

Montorrako Jaiak

DOMEKA, ABUZTUAK 9
  • 13:00 Bolandera jaurtiketa jaiei hasiera emateko

  • 13:15 Hirugihar jana

  • 14:00 Txapel jaurtiketa txapelketa

  • 20:00 Patata tortilla txapelketa. Aurkezpena

  • 22:00 Asto-probak. Pisu librean

  • 24:00 Erromeria Kittu taldeagaz

ASTELEHENA, ABUZTUAK 10
  • 11:45 Txistulariekaz ermitara igoera

  • 12:00 Meza (Misa), ondoren Uxarteko sagardoa

  • 13:00 Trikitilariak.

  • 13:30 Rana txapelketa lokala

  • 18:30 Umeentzako ekintzak

  • 20:00 – 22:00 Taloak.

  • 22:00 Asto-probak pisu librean, ondoren sari ematea

  • 24:00 Erromeria: Joxpa taldeagaz

MARTITZENA, ABUZTUAK 11
  • 11:45 Txistulariekaz ermitara igoera

  • 12:00 Meza auzoko hildakoen alde

  • 13:15 Trikitilariak.

  • 13:30 Porra txapelketa

  • 14:30 Auzo bazkaria

Berrizen

DOMEKA, ABUZTUAK 9
  • 19:00 Donien Atxa

  • 19:15 Auzoko ume eta nagusientzako jolasak

  • 20:00 Afari merienda

ASTELEHENA, ABUZTUAK 10
  • 11:oo Meza. Ondoren dantzariak: Berrizko San Lorentzo dantza taldie

  • 12:00 Jarraian herri kirolak: Harria jasotzen: Izei eta Aritz Abendibar. Aizkora: Irati Astondoa. Iparraldeko jokoak: Sara Asenjo eta Jon Lapatzaran. Esatari: Jesús Gisasola

  • Amaitzeko Bolo txapelketa

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top