DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Leku Berri taberna, Durangoko I. Gilda Lehiaketako irabazlea

Amalurrek herritarren epaimahaiaren aitortza lortu du

Leku Berri taberna, Durangoko I. Gilda Lehiaketako irabazlea.

DURANGO | Joan den igandean eman zitzaion amaiera Durangoko I. Gildaren Lehiaketari. Bertan, herriko 18 ostalaritza establezimenduk parte hartu dute eta guztira, 13.000 pintxo inguru zerbitzatu dira. Epaimahai profesionalak lehen postua (900euroko saria) Leku Berri tabernari eman dio eta herritarren bozkek Amalur izendatu du irabazle (500 euroko saria).

Herritarrek otsailaren 27tik martxoaren 16ra bitartean izan dute aukera parte-hartzaileek prestaturiko gilda ezberdinak dastatzeko. Jesica Ruiz, Durangoko Udaleko Merkataritza zinegotzia, pozik agertu da lehiaketaren bigarren zatiak, patata tortillarena izan zen lehenengoa, izan duen erantzunarekin.

“Udaletik ostalaritzari laguntzen saiatu gara, batez ere hilabete hauetan, jarduera gutxien izaten dutenean. Uste dugu horrelako ekimenek jendea kalera aterarazten duela eta mugimendu hori tokiko merkataritzan ere eragina duela. 13.000 gilda baino gehiago saldu dira eta helburua bete dela uste dugu”, adierazi du.

TOP 5 PROFESIONALA

  1. Leku Berri
  2. Amalur
  3. Kuttun
  4. Alex
  5. Xixilu

TOP 5 HERRITARRA

  1. Amalur
  2. Batzoki
  3. Mikeldi
  4. Txukun
  5. Les Villes
Amalurrek herritarren epaimahaiaren aitortza lortu du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top