DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Larunbatean tenis txapelketako finalak izango dira Landakon

Aste honetan zehar, arratsaldeetan, partidak jokatuko dira udal instalazioetan

 Aste honetan partidak jokatuko dira. ARGAZKIA: Ander Murua
Aste honetan partidak jokatuko dira. ARGAZKIA: Ander Murua

TENISA | Landako Tenis Klubak antolatuta, Durangon III. Laboral Kutxa txapelketako partidak jokatuko dira aste honetan. Joan den ostiralean hasi zen txapelketa, Euskal Herri osoko 53 inskripzio eta 12 eta 18 urte bitarteko adinekin. Aste honetan jokatuko diren norgehiagoketatik, kategoriaka banatuta, larunbatean 10:00etatik aurrera finalak jokatuko dituzten kirolariak aterako dira. Euria egiten badu, norgehiagokak igandean izango dira. Irabazleek txekeetan sariak jasotzen dituzten txapelketa bakanak dira.

Antolatzaileek dei egin dute gaur arratsaldean bertan Landakoko pistetara joateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top