Tenperaturak ez du aldaketarik izango, 21 gradu inguruan
EGURALDIA | Larunbatean ostarte batzuekin hasiko dugu eguna, baina goizean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituz joango dira. Orduek aurrera egin ahala, hodei trinkoagoak iritsiko dira, eta euri pixka bat egingo du, batez ere arratsaldetik aurrera. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da, eguerditik aurrera gogortuko da, eta tenperaturak ez dira asko aldatuko.