Maximoak 20 gradu ingurukoak izango dira eskualdean

EGURALDIA | Larunbata goibela eta euritsua izango da; zaparradak trumoitsuak izan litezke egunaren lehen orduetan, eta prezipitazioak txikiak eta barreiatuak izango dira goizetik aurrera. Haizeak iparraldetik joko du, bolada gogorrekin, eta tenperaturak behera egingo du; jaitsiera neurritsua izango da, eta maximoak 18 eta 20 gradu artean kokatuko dira, oro har.