DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Elorrixa Ekologia Taldeak bere ohiko azoka antolatuko du bihar

Nizeto Urkizu aparkalekuan izango da eta produktu ekologikoak eta zero kilometrokoak eskainiko ditu.

Azoka ekologikoa igandean egingo da
Azoka ekologikoa igandean egingo da

ELORRIO | Elorrioko Azoka Ekologikoa Bizkaiko azokarik zaharrena da, eta aurten 28. edizioa ospatuko du. Elorrixa Ekologia Taldeak antolatzen du, Udalaren laguntzarekin, eta Berrio-Otxoa programaren barruan kokatzen da.

Urtero bezala, azokako postuek KM0 produktu anitzak eta ekoizpen ekologikoa eskainiko dituzte: barazkiak, arrautzak, ogia, kontserbak, gozokiak…

Hitzordua igandean izango da, Nizeto Urkizu aparkalekuan, goizean zehar.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top