Giro hotza lehen orduan eta tenperatura maximoak aldaketarik gabe
EGURALDIA | Larunbatean hobera egingo du orduek aurrera egin ahala. Goizaldean zaparradak sarriak izango dira lurraldearen ipar partean, eta zaparrada mardulak eta trumoitsuak izan daitezke. Goizean, itsasotik zaparradak iristen hasiko dira, tarteka, eta zaparradak ez dira hain gogorrak izango. Orduek aurrera egin ahala zaparradak baretu egingo dira eta arratsaldean zerua ireki egingo da.
Giro hotza, batez ere goizaldean eta goizean goiz eta arratsalde-gauean. Tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik izango aurreko egunarekin alderatuta. Ipar-mendebaldeko haizea goizean eta ipar-ekialdekoa arratsaldean.