DOT Durangaldea

Lara Izagirre zornotzarra ‘Yerma’ bere pelikula berria filmatzen hasi da

Zuzendariak bere hirugarren film luzea errodatuko du zazpi astez Bilbo eta Greziako Evia uhartearen artean

Filmazioa joan den astelehenean hasi zen eta zazpi astez luzatuko da ARGAZKIA: Andrea Martinez.

AMOREBIETA-ETXANOLara Izagirre Garizurieta zuzendari zornotzarra bere proiektu berriaren filmaketan murgilduta dago: ‘Yerma’. Un otoño sin Berlín eta Nora lanen ondoren, Izagirrek Federico Garcia Lorcak 1934an estreinatutako antzezlana gaur egungo ingurura ekarri du, bertsio garaikide, hiritar eta euskarazko bat proposatuz.

Filmazioa joan den astelehenean, apirilaren 27an, hasi zen eta zazpi astez luzatuko da. Eszenak Bilbon eta Greziako Evia uhartean grabatuko dituzte. Protagonista nagusiak Ane Pikaza eta Aitor Borobia dira, eta haiekin batera Loli Astoreka, Leire Orbe, Naiara Carmona eta Aritz Kortabarria arituko dira.

Gidoia Izagirrek berak idatzi du Maria Goiricelaya antzerkigilearekin batera. Goiricelayak esperientzia handia du Lorcaren unibertsoan, aurretik ere lan hau antzerkirako moldatu baitu.

Ama izateko nahia eta presio soziala

Lorcaren jatorrizko istorioa gaur egungo dilemetara ekarri du zuzendariak. Pelikulak Mara izeneko 36 urteko emakume baten bizitza kontatzen du. Unibertsitatean eskultura irakasle lana lortu eta Jon bikotearekin etxe berri batera bizitzera joan denean, ama izateko gogoa piztuko zaio.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top