DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

‘La Despechada’ garaile Jango DOT Abadiñon, bi sariak eskuratuz

Mikel Urrutia alkateak eta Edurne Maguregui alkateordeak epaimahai profesional eta herrikoien sariak eman dizkiote gaur goizean establezimenduko arduradun Peterri

Mikel Urrutia eta Edurne Maguregui Peterrekin Matienako Despechadan
Mikel Urrutia eta Edurne Maguregui Peterrekin Matienako Despechadan

ABADIÑO | Pasa den asteburuan Abadiñoko herrian pintxo lehiaketaren bosgarren edizioa ospatu zen. Matienako lau tabernak aurtengo saria irabazteko aukera zuten, aurreko edizioetan bezala, 3.000 pintxo inguru saldu diren lehiaketa batean. Tabernzarrako Lau Lau, Barnebideko Kabia, La Despechadako Little ItalyMatienako Jubilatuen Tabernako Txiki fancesinha, parte hartzen zuten lehen urtea. Azkenik, epaimahai profesionalak La Despechada tabernako Peterri aurtengo saria ematea erabaki zuen, eta bigarren aldiz errepikatu zuen, iaz ere gastronomia lehiaketako lehen saria eskuratu ondoren.

Herri-epaimahaia

Lau egun hauetan jende askok izan du bere pintxo gogokoenaren aldeko botoa emateko aukera. 200 boto-paper baino gehiago bildu dira, eta arrakasta handia izan du parte-hartzeak.

Botoen zenbaketa egin ondoren, La Despechadak 129 boto lortu ditu, bigarren geratu da 63 botorekin Matienako Jubilatuen Tabernako pintxoa geratu da. Zerrenda itxi dute Tabernazarrak eta Barnebidek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top