DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Iurretako “Taxi-Auzunea” bonuekin ibiliko da ekainetik aurrera

Gainera, txartela urteko edozein unetan eskatu ahal izango da

Iurretak berritasunekin bultzatu du zerbitzua
Iurretak berritasunekin bultzatu du zerbitzua

IURRETA | Iurretako Udala izan zen Taxi-Auzunea zerbitzua martxan jarri zuen eskualdeko lehena, orain hamabost urte, auzoetan bizi diren pertsonei herrigunera lekualdatzea errazteko helburuarekin.

Aurten ekainetik aurrera jarriko da berriro martxan zerbitzua, erabiltzaileentzako berrikuntza batzuekin; izan ere, aldez aurretik Udaleko HAZean (Bidebarrieta 5) erosiko diren bonuekin ordainduko da, bakoitzak gutxienez 2 euroko 5 tiket erosita. Bestalde, erabiltzaile-txartela urteko edozein unetan eskuratu ahal izango da.

Gainerako baldintzak ez dira aldatuko aurreko urteekin alderatuta. Iurretako udalerrian bizi diren eta erroldatuta dauden eta 18 urtetik gorakoak diren pertsonak izan daitezke onuradunak eta dirulaguntza jaso dezakete. 12 eta 18 urte bitarteko adingabeek gurasoen edo tutorearen baimena izan beharko dute.

Zerbitzuaren ibilbidea Iurretako edozein landa-gunetik herrigunera eta alderantziz izango da. Iurretako udalerritik kanpoko ibilbiderik ez da aurreikusten.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera 07:30etik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara eskainiko da. Igande eta jaiegunetan eta abuztuan ez da Taxi-Auzunea zerbitzurik emango. Bidaiak erreserbatu egin behar dira Udalak ematen duen telefonora deituta edo taxilariarekin harremanetan jarrita.

Erabiltzailea bere erabiltzaile-txartelarekin identifikatuko da eta taxilariari egindako ibilbide bakoitzeko bonu bat emango dio (aldez aurretik Udalean erosiko du).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top