Urtarrilaren 17an iragarriko da hauteskunde-egutegia
FUTBOLA | Durangoko Kulturalak ostiral honetan iragarri duenez, Ezohiko Batzar batera deituko ditu bazkide guztiak. Urtarrilaren 17an egingo da, klubaren Presidentea eta Zuzendaritza Batzordea aukeratzeko hauteskundeak deitzeko prozesua abian jartzeko, lau urtean behin gertatzen den bezala.
San Antonio ikastetxeko idazkaritzan egingo den bilkuran, honako gai-zerrenda hau planteatuko da:
1.- Egungo presidentea eta egungo Zuzendaritza Batzordea kargutik kentzea. Aurrerantzean, jarduneko presidentea eta Zuzendaritza Batzordea izango dira.
2.- Hauteskunde-egutegia onartzea.
3.- Hauteskunde Batzordeko kide bakarra izendatzea.
Bigen Bizkarra buru duen egungo zuzendaritza batzordearen 4 urteko agintaldia amaitzear dagoela, klubak ahalik eta parte-hartze handienari dei egiten dio. Lehenengo deialdia 18:30ean izango da eta bigarrena 19:00etan.