DOT Durangaldea

Kings Durangoko finala, larunbat honetan zuzenean DOTBn

Zero Filtro VS Hegoak; norgehiagoka 18:00etan, Tabiran

Zero Filtrok eta Hegoak larunbat honetan jokatuko dute final handia.

FUTBOLA | Dena prest final handirako. Zero Filtro eta Hegoak izango dira aurrez aurre larunbat honetan, 18:00etan, Tabira zelaian. Koadrilen 7. Futbol Txapelketa bigarren urtez jarraian gailendu da. Fase erregularraren eta Play Offen ondoren, 2024-2025 denboraldiko txapelduna ezagutzeko unea heldu da.

Durangaldeko Telebistak zuzenean eskainiko du jardunaldi hau, non ez den faltako sorpresarik, sari banaketa eta ginkana bat Goienkaleraino, txapelketari amaiera emateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top